XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AZKEN PHEREDIKIA
Ikhusgei huntan dûtûgû,
algarrekilan arthuski,
Bizizale arraruak
beren izatian jarraiki.

Gora beheretan ere
izanik lanhapeguak,
Santa Grazik begistazten
deizkû zoharbi geruak.

Gogo handiak gurekin
egûn tûtzie heben eman
Eûskal Herrian zer zabiltzan
baita ere Xiberuan.

Orai dadila bakhotxa
lot bere Sor lekhiari
Ta arraheiñki so egin
bere Eûskal Herriari.